XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hura hartu, eta balkoitik behera botako zuen zortzigarren pisutik, Carrer de Sant Lluis bere kaleko lurraren kontra mila puska egiteko.

Huraxe izan zitekeen abiapuntua, burdindegi herdoildutik urrun, bizimodu berri bat hasteko.

Erokeria zirudien, bai, baina etorkizunari begira balio sinbolikoa izan zezakeena.

Now I 'm so sorry for what I've done.

And I'm out here on my own.

Burutazioak barregura eragin zion, eta lankide guztien muturren aurrean algara batean jarri zen.

Jendeak ez zuen noski bere poza modu berean ospatu, harridurazko keinuak nola murmurioak ezin adierazgarriagoak izan zirelarik.

Antonio izan zen, bere betiko segurtasunarekin izotza puskatu zuena: Beno, beno, eta Moraviaren berpiztea aprobetxatuz, oparien banaketa egingo bagenu, zer?

Denen onespenarekin, paketeak ekartzeari ekin zioten.

Paketeen tamaina handiak, berriro ere etxeko ispilu handiraino eraman zuen Moraviaren gogoa, izan zuen ideiari gero eta zentzuzkoago irizten ziolarik.

Hasiera batean ia astakeria hutsa zirudiena, iraganarekin puskatzeak dakarren ohiko prozesuaren bidez, ideia hunkigarria bilakatu zen bere buruan.

Bai, oraingo erabaki hau, beste gehienak ez bezala, bete egingo zuen.

Gerora jarraipenik edo bestelako ondoriorik edukiko ote zuen ez bazekien ere, bete egingo zuen.

Gauza bakar bat zeukan garbi bere baitan: pauso hori oso garrantzitsua izango zela bere bizitzan.